Euriteek hainbat arazo eragin dituzte eskualdeko errepideetan

Urola Kostako Hitza 2021eko azaroaren 29a

Une honetan itxita daude Azkarateko errepide zaharra eta Beizamako GI-3720 errepidea, lur jausiek eraginda. Errezilen ere lur jausia ian da goizean, baina dagoeneko garbitu dute gunea.

Azken egunetan barra-barra egin du euria Euskal Herriko hainbat txokotan, eta eskualdean ere zaparrada mardulak izan dira. Euriteek hainbat kalte eragin dituzte errepideetan, eta une honetan hainbat bide itxita daude. Azkoitian, Azkarateko errepide zaharra itxita dago 06:40 ingurutik. GI-3210 errepidean lur jausi bat izan da, zehazki Madariaga auzora bidean. Errepidea garbitu bitartean, Madariagara joateko Olaso aldeko errepidea erabili beharko da.

Bestalde, itxita dago Beizamako GI-3720 errepidea ere, 09:10ean izan den beste lur jausi batek eraginda. Hain zuzen ere, 6,6 kilometroaren parean gertatu da ezbeharra. Errezilen, berriz, beste lur jausi bat izan da goizean, 08:00ak aldera, baina Ertzaintzak adierazi duenez dagoeneko garbitu dute gunea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide