Ostiralean ikusi ahal izango da GUKA magazinaren urriko atala

Guka magazina 2021eko urriaren 6a

Udako geldialdiaren ostean, ostiralean izango da ikusgai GUKA magazinaren hurrengo atala, 22:00etatik aurrera, Erlo Telebistan nahiz UKTren tokiko webguneetan; tartean Urola Koistako Hitzaren webgunean. Besteak beste, Andoni Egaña bertsolari zarauztarrari egindako elkarrizketa, ISBren inguruko erreportajea eta 'Urrutira joan gabe' atalerako Beizamara egindako bisita izango dira ikusgai ostiraleko saioan.

Urola Kosta eskualdea osatzen duten txoko, istorio eta protagonistei ahotsa emateko helburuarekin sortu zuen UKTk GUKA magazina. Honako hau urriko atalaren aurrerapen bideoa da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide