Eusko Jaurlaritzak eguneratu du egoera epidemiologikoaren gaineko txostena, eta horren arabera, Urola Kostan sei positibo izan dira. Aian —654,91ko intzidentzia tasa—, Azpeitian —170,83 tasarekin eremu horian— eta Zarautzen —124,21 tasarekin eremu horian— detektatu dituzte kasu positiboak; hain zuzen ere, bi herri bakoitzean.
Eskualdeko gainontzeko herrietan ez da positiborik izan, eta horrela daude udalerrietako intzidentzia tasak: Aizarnazabal —0—, Azkoitia —141,87 tasarekin eremu horian—, Beizama —0—, Errezil —0—, Getaria —35,34—, Orio —81,54 tasarekin eremu horian—, Zestoa —154,08— eta Zumaia —61,06 tasarekin eremu horian—.
125 positibo Hegoaldean
Hego Euskal Herrian 8.968 proba egin ziren atzo, eta 125en emaitza positiboa izan da. Araban 9 kasu positibo detektatu dituzte, Bizkaian 53, Gipuzkoan 36, Nafarroan 25 eta lurralde horietatik kanpo bizi diren pertsonen artean beste bi.
Ospitaleen egoerari dagokionez, hobera egiten jarraitzen du apurka. Koronabirusak jotako 15 lagun eraman zituzten atzo Osakidetzaren mendeko erietxeetara, eta denera 85 lagun daude ospitaleratuta, horietatik 39 ZIUetan. Nafarroan, aldiz, 38 lagun daude ospitaleratuta COVID-19aren ondorioz, horietatik 11 ZIUetan.