Udako oporraldia eta gero, ikasgeletara itzultzeko astea izan da eskualdeko haur eta gaztetxoentzat. COVID-19ak markatutako bigarren ikasturte hasiera izan da aurtengoa, baina iaz baino lasaitasun handiagoarekin ekin diote irakasle zein ikasleek. Hainbat ikastetxetako ordezkariekin egon da Erlo Telebista.