Hondarretan lau jokaleku egokituko dituzte txapelketa jokatzeko, eta partida bakoitzak 20 minutuko iraupena izango du. Txapelketaz gain, gaztetxoen erakustaldia ere izango da bihar arratsaldean.
Euskadiko Hondartza Eskubaloi Txapelketaren lehen edizioa jokatzen ari dira Orioko Antilla hondartzan, Orio Eragin Eskubaloi Klubak antolatuta. Gaur eta bihar egun osoan jokatuko dira partidak goizeko bederatzietatik aurrera, eta 20 elkartetako 250 jokalari arituko dira lehian. Tartean dira Urola Kostako Orioko Eragin Eskubaloia, Zarauzko Bilionaire Kostaldeko Korsarioak eta Zumaiako Pulpo Hondartza taldeak.
Hondarretan lau jokaleku egokituko dituzte txapelketa jokatzeko, eta partida bakoitzak 20 minutuko iraupena izango du. Txapelketaz gain, gaztetxoen erakustaldia ere izango da bihar arratsaldean.