Ostiralean emango dugu GUKA magazinaren hirugarren atala

Urola Kostako Hitza 2021eko maiatzaren 5a

GUKA magazinaren hirugarren atala izango da ikusgai ostiral honetan, 22:00etatik aurrera, Erlo Telebistan eta UKTren tokiko webguneetan; tartean, Urola Kostako Hitzaren atarian ere jarraitu ahal izango da.

Urola Kosta eskualdea osatzen duten txoko, istorio eta protagonistei ahotsa ematea du helburu GUKA magazinak, eta hilabete honetako eskaintzarekin ere ez du ikuslea hotz utziko. Hona hemen interesa pizten joateko hirugarren atalaren aurrerapen bideoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide