2022ko irailaren 6a Elkano Eguna izendatu dute eta jaieguna izango da

Julene Frantzesena 2021eko maiatzaren 4a

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak gaur onartu du 2022. urterako lan egutegia. Abenduaren 25a igandea egokituko denez, irailaren 6a jaiegun izendatu dute. Egun horretan 500 urte beteko dira Juan Sebastian Elkano munduari buelta eman eta Sanlucar de Barramedara itzuli zela.

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak gaur onartu du 2022. urterako lan egutegia, eta aldaketa nabarmen bat izango da: abenduaren 25a igandea egokituko denez, irailaren 6a jaieguna izango da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Elkanoren Eguna gisa izendatu dute egun hori; izan ere, Juan Sebastian Elkano 1522ko irailaren 6an iritsi zen Sanlucar de Barramedara (Cadiz, Espainia) munduari bira emanda. Ordutik 500 urte beteko dira datorren urteko irailaren 6an.

2022an hainbat jaiegun izango dira, urtero legez: urtarrilaren 1a; apirilaren 14a, 15a eta 18a –Aste Santua eta Pazko Astea–; uztailaren 25a; abuztuaren 15a; irailaren 6a; urriaren 12a; azaroaren 1a; eta abenduaren 6a zein 8a.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide