Langileen, sindikatuen eta eragileen aldarrikapenek hartu dituzte kaleak Urola Erdiko herrietan ere gaur, Maiatzaren Lehenean. Iaz ez bezala, aurten kalera atera dituzte aldarriak; eta pandemiak irauten duenez erabateko normaltasunik gabe izan arren, hainbat manifestazio, elkarretaratze eta ekitaldi izan dira eta izango dira datozen orduetan eskualdean.
Eguerdian izan dira gehienak, eta horiek jaso ditu UROLA KOSTAKO HITZAk bideo honetan.