Maiatzaren Lehen honetan mobilizazio ugari egingo da eskualdean

Urola Kostako Hitza 2021eko maiatzaren 1a

LAB sindikatuak deitu ditu mobilizazio gehienak, eta Kontseilu Sozialistak ere herri askotan antolatu ditu protestak. Zumaian, herriko hainbat gazte eragilek omenaldia ere egingo diete hildako langileei.

Azkoitian, Azpeitian, Getarian, Zarautzen, Zestoan eta Zumaian mobilizazioak egingo dituzte gaur, Maiatzaren Lehena, LAB sindikatuak, Kontseilu Sozialistak eta gazte eragileek deituta.

Langileen egun honetan kalera ateratzeko aldarrikapen eta arrazoi nagusiak zein diren azaldu dute LABek, ELAk eta Kontseilu Sozialistak.

DEIALDIAK
Azkoitia.
– 12:00etan, elkarretaratzea herriko plazan, LAB sindikatuak deituta.
– 18:00etan, mobilizazioa herriko plazan, Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak deituta.
Azpeitia.
– 12:00etan, manifestazioa plazatik abiatuta, LABek deituta.
– 20:00etan, mobilizazioa herriko plazan, Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak deituta.
Getaria.
– 11:00etan, auto karabana Indaux enpresaren paretik abiatuta, LABek deituta.
– 12:00etan, elkarretaratzea plazan, LABek deituta.
Zarautz.
– 12:00etan, manifestazioa Musika plazatik abiatuta, LABek deituta.
– 19:00etan, manifestazioa udaletxe paretik abiatuta, Urola Kostako Kontseilu Sozialistak deituta.
Zestoa.
– 12:00etan, manifestazioa herriko plazatik abiatuta, LABek deituta.
– 18:00etan, mobilizazioa herriko plazan, Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak deituta.
Zumaia.
– 10:00etan, auto karanaba GKNtik abiatuta, LABek deituta.
-12:00etan, hildako langileei omenaldia anbulatorio zaharrean, hainbat gazte eragilek deituta.
– 13:00etan, manifestazioa herriko plazatik abiatuta, LABek deituta.
– 20:00etan, Tubacex enpresako langileei elkartasuna adierazteko argazki ateratzea Beheko plazan, eta ondoren, manifestazioa, hainbat gazte eragilek deituta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide