Kostatik igaro da Itzuliaren bosgarren etapa

Amaia Urbieta Arruti-Onintza Lete Arrieta 2021eko apirilaren 9a

Bihar amaituko da 2021eko Itzulia, Euskal Herriko hainbat txoko zeharkatu ondoren. Iaz bezala, aurten ere eskualdetik igaro dira txirrindulariak, kostako herrietatik, zehazkiago esanda.

Hondarribian hasi eta Ondarroan amaituko den etapa honetan, Usurbildik iritsi dira Oriora, eta ondoren kostako herri guztiak pasa dituzte N-634 errepidetik: Zarautz, Getaria eta Zumaia. Itziartik Debara jarraitu dute ondoren.

Lasterketan ari da parte hartzen Jon Agirre zestoarra ere.

Bihar Azkoititik ere bai

Bihar Ondarroa eta Arrate artean egingo da azken etapa, eta tartean, Azkoititik igaroko da lasterketa, Madariaga aldetik, 15:20 inguruan.

Hemen gaurko irudi batzuk, Itzulia Oriotik, Zarauztik eta Zumaiatik igaro deneko unekoak, hain zuzen ere:

Argazkiak: Oriokoak Rosana Arrutirenak dira, eta Zumaiakoak, Arnaitz Rubio Aprearenak (girokoak izan ezik).

Orio

Zarautz

[gallery ids="415579,415580,415581,415582,415583"]

Zumaia

[gallery ids="415551,415552,415553,415554,415555,415556,415557,415558,415559,415560,415561,415562,415563,415564,415565,415566,415567,415568"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide