Aurten ere eskualdeko kostako herriak zeharkatuko ditu Euskal Herriko Itzuliak, eta horrek eragina izango du N-634 errepideko zirkulazioan. Txirrindulariek bihar, ostirala, 14:30ak aldera iritsiko dira Oriora, eta Zumaiara arte, Zarautz eta Getaria pasako dituzte. Zumaian herri barrutik igaroko da, eta Debarantz jarraituko dute.
Lasterketaren abiaduraren arabera aurreratu edo atzeratu egin daitezke aurreikusitako denborak, baina segurtasunagatik, 14:00etatik 15:00ak bitartean ibilgailuentzat itxita egongo da N-634 errepidea herri horietan. Zumaian, baita Patxita Etxezarreta kalea eta Axular Ibiltokia ere.
Itzuliko bosgarren etapa izango da biharkoa, eta goiko irudikoak dira egingo duten ibilbideko datuak.