Finalak emango duenaren zain daude eskualdeko herrietan ere

Urola Kostako Hitza 2021eko apirilaren 3a

Athleticek eta Realak, Realak eta Athleticek 2020ko Errege Kopako finala jokatuko dute gaur Sevillan (Andaluzia, Espainia, La Cartuja estadioan. Partidak izan du oihartzuna eskualdean ere.

Pandemiak eraginda, urtebeteko atzerapenarekin jokatuko da gaur 2020ko Errege Kopako finala. Bi euskal talde neurtuko dira La Cartujako zelaian: Athletic eta Reala. 21:30ean hasiko da norgehiagoka.

Euskal Herri osoan gertatu bezala, Urola Kosta eskualdean ere oihartzuna izan du lehia honek. Zurigorriz eta txuriurdinez jantzita daude herrietako balkoi eta leiho asko, eta herritar askoren ohiko berriketaldietan ere presentzia ari da izaten partida hau. 

Azkoitia: Final handiaren zain

Azpeitia: Realaren edo Athleticen alde, finalaren esperoan dira zaleak

Orio: Imanolen peña sortu zuteneko kontuak izan dituzte gogoan Ana Egibarrek eta Ibon Huegunek

Zumaia: "Garaipena Euskal Herrian geratuko da, eta gauza polita da hori"

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide