Zozketa irabazteko zorterik izan ez dutenek, martxoaren 24ra arte izango dute aukera Errigoraren udaberriko kanpainako produktuak eskatzeko. Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura lelopean, oliba-olio birjina estra, arroza, pasta eta kontserbak eskatzeko epea zabalik dago. Eskaerak Errigoraren webgunearen bidez zein telefonoz egin daitezke (errigora.eus webgunean edo 848-87 12 23 telefono zenbakian).