Bideoa: Kolore morez bete dira herriak Martxoaren 8 iluntzeko mobilizazioetan

Urola Kostako Hitza 2021eko martxoaren 9a

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Urola Kostako herri gehienetan atera ziren atzo iluntzean kalera adin guztietako gizon eta emakumeak, eta protesta jendetsuak ikusi ziren emakumeen eskubideen alde. Bideo honetan ikus daitezke Azkoitiko, Azpeitiko, Orioko, Zarauzko, Zestoako eta Zumaiako mobilizazioetako une batzuk.

Emakumeen Nazioarteko Eguna izan zen atzo, astelehena, eta urtero moduan, mobilizazio ugari izan zen eskualdeko herrietan. Adin guztietako gizon eta emakumeak atera ziren kalera talde feministek iluntzerako deituak zituzten manifestazio nahiz elkarretaratzeetan parte hartzera.

Kaleak morez eta aldarriz jantzi ziren besteak beste Azkoitian, Azpeitian, Orion, Zarautzen, Zestoa eta Zumaian, ondoko bideoan ikus daitekeenez.

ARGAZKI BILDUMA. Eskualdeko mobilizazioen argazki bilduma.

ADIERAZPENA. Berdintasunaren aldeko aldarriekin bat (UKT Urolako Komunikazio Taldea)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide