Martxoaren 8a da gaur, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna, eta urtero bezala aldarriz eta salaketaz beteko dira eskualdeko herrietako plazak eta kaleak. Goizean goizetik hasita, askotariko ekitaldiak izango dira Urola Kostan, eta hemen bildu ditugu herri guztietako deialdiak.
AIA
Elkarretaratzea eta mosaikoa, 19:00etan, herriko plazan.
AIZARNAZABAL
Elkarretaratzea, 19:00etan, plazan.
AZKOITIA
-11:00etan, elkarretaratzea Azkoitia BHI aurrean. Ikasle Abertzaleakek deituta.
-19:00etan, elkarretaratzea Azkoitiko plazan, Sostenipe talde feministak deituta.
AZPEITIA
– Martxoak 8, astelehena.
– 10:00etan, hitzaldia, Soreasu antzokian. Ikasle Abertzaleakek antolatuta.
– 11:30ean, elkarretaratzea, plazan. Ikasle Abertzaleakek antolatuta.
– 18:00etan, manifestazioa, herriko plazatik irtenda. Gero, ekitaldia. Basanderiek antolatuta.
– 19:30ean, manifestazioa, plazatik epaitegira. Itaiak antolatuta.
ORIO
Manifestazioa, 19:00etan, herriko plazatik irtenda. Xaltxerak talde feministak antolatuta.
ZARAUTZ
– Emakumeen Nazioarteko Eguneko kartel lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketaren irekiera, 18:00etan, Torre Luzean. Hilaren 14ra arte egongo da zabalik, egunero, 18:00etatik 20:00etara. Zarauzko Udalak antolatuta.
– Manifestazioa, 18:30ean, udaletxearen aurretik hasita. Zarauzko Koordinadora Feministak antolatuta.
– The Glorias filma, 19:00etan, Modelon. Udalak antolatuta.
ZESTOA
Elkarrekin, denontzat, denongatik! lelo hartuta mobilizazioa, 19:00etan, plazan. Bargaztak talde feministak antolatuta.
– Herria morez janzteko deia. Astelehenean, Martxoaren 8an, Zestoako kaleak morez koloreztatzeko deia ere egin du Bargaztakek, “artilez moreaz telar bat eginez edota etxeetako leihoak eta balkoiak morez jantziz”. Telarra egin nahi dutenek gaurtik igandera eskuratu ahal izango dute materiala plazan, feministek zozketarako errifak saltzeko jarriko duten postuan.
ZUMAIA
Manifestazioa, 19:00etan, Eusebio Gurrutxaga plazatik hasita. Zumaiako Mugimendu Feministak antolatu du.