Emakumeen aldarria, hamaika modutara

Nerea Uranga 2021ko mar. 4a, 10:08

Urola Kosta eskualdean mugimendu feministako taldeek, eragileek nahiz udalek ekitaldi desberdinak antolatu dituzte egunotan. Mugimendu feministako kideak Martxoaren 8an plaza eta kaleetara aterako dira mobilizatzera

Martxoaren 8aren bueltan herriz herri antolatutako ekitaldiak:

AIA
- Martxoak 8, astelehena. Elkarretaratzea eta mosaikoa, 19:00etan, herriko plazan.

AIZARNAZABAL
- Martxoak 7, igandea. Erradikalak ginen, 17:00etan, plazan edo eskola azpian eguraldiaren arabera.
- Martxoak 8, astelehena. Elkarretaratzea, 19:00etan, plazan.

AZKOITIA
- Astean zehar. Eskoletan muralak margotuko dituzte eta Artxamendi topalekuan berdintasunaren gaia landuko dute.
- Martxoak 6, larunbata.
- Berdintasunaren aldeko mezuak idazteko aukera izango da, eliz atarian.
- Ez da kasualitatea bertso saio musikatua, 19:00etan, Baztartxon. Bertsolariak: Alaia Martin, Ane Zuazubiskar, Jone Uria eta Maddalen Arzallus. Musikariak: Gari Otamendi eta Araitz Bizkai. Gai-jartzailea: Saroi Jauregi. Sarrera 8 euro, Entradium plataforman. Udalak eta Erniarraitz bertsozale elkarteak antolatuta.
- Martxoak 7, igandea. Hitzaldia: Asistentzia lanak eta emakume langileon zapalkuntza, 11:00etan, Elkargunean. Itaiak antolatuta.
- Martxoak 8, astelehena.

-11:00etan, elkarretaratzeam Azkoitia BHI aurrean. Ikasle Abertzaleakek deituta.
-19:00etan, elkarretaratzea Azkoitiko plazan, Sostenipe talde feministak deituta. 

AZPEITIA
- Martxoak 6, larunbata.
- Hitzaldia: Asistentzia lanak eta emakume langileon zapalkuntza. 11:00etan, Azoka Plazako aretoan. Itaiak antolatuta.
- Solasaldia: Abortua Euskal Herrian. 11:30ean, Emakumeen Txokoan. Basanderiek antolatuta.
- Martxoak 8, astelehena.
- 10:00etan, hitzaldia, Soreasu antzokian. Ikasle Abertzaleakek antolatuta.
- 11:30ean, elkarretaratzea, plazan. Ikasle Abertzaleakek antolatuta.
- 18:00etan, manifestazioa, herriko plazatik irtenda. Gero, ekitaldia. Basanderiek antolatuta.
- 19:30ean, manifestazioa, plazatik epaitegira. Itaiak antolatuta.
- Martxoak 10, asteazkena. Schubert nunca trabajo en justicia liburuaren aurkezpena, 18:30ean, Emakumeen Txokoan.

ERREZIL
- Bihar, ostirala. Errezilen murala osatzen: Martxoaren 8aren inguruan mezuak, marrazkiak... Eskolakoek, eguneko zentrokoek, adinekoen dinamizazio programakoek eta herriko emakumeek parte hartuko dute. Eskolan, Lanbide estereotipoak puskatzen gaia landuko dute.
- Martxoak 6, larunbata. 16:00etan, Borondegin, kafearen bueltan solasaldia: Nola bizi dugu gure herrian emakume izatea?
- Martxoak 7, igandea. 17:00etan, mikro antzerkiak: Ahoy! Irene Hurtadorekin eta Jon Ander Alonsorekin eta Rosi ni Esti Curielekin. Frontoian edota dantzalekuan, eguraldiaren arabera.
Getaria
- Martxoak 7, igandea. Otsandreak korrika saioa, 19:00etan, Iturzaetako aretoan. Doan da; gonbidapena aurrez hartu behar da Turismo Bulegoan.

ORIO
- Bihar, ostirala. Orainmenean bertso feminista saioa, 19:00etan, Arraunetxen. Orioko Udalak antolatuta.
- Martxoak 8, astelehena. Manifestazioa, 19:00etan, herriko plazatik irtenda. Xaltxerak talde feministak antolatuta.
- Martxoak 10, asteazkena. Hitzaldia: Indarkeria matxista kasuen aurrean zein salaketa eta defentsa aukera ditugu?. 17:00etan, Kultur Etxean. Ahalduntze Eskolak antolatuta.
- Martxoak 18, osteguna. Hitzaldia: Arrazismoa eta xenofobia gure inguruan. 18:00etan, Kultur Etxean. Ahalduntze Eskolak antolatuta.
- Martxoak 30, asteartea. Hitzaldia: Zaintza lanen duintzea. 18:00etan, Kultur Etxean. Ahalduntze Eskolak antolatuta.

ZARAUTZ
- Bihar, ostirala. Emakume Zientzialarien Basoa izendatuko du Zingira basoa, eta plaka bat jarriko du udalak.
- Martxoak 7, igandea. Kaleak okupatu! ekimena. 12:00etan hasita, herriko bi gune hartuko dituzte, malekoia eta Munoa plaza, eta 13:00etan elkartuko dira denak Munoan. Zarauzko Koordinadora Feministak antolatuta.
- Cecilia Paynen kontzertua, 18:00etan, Putzuzulo gaztetxean. 17:00etan jarriko dituzte salgai sarrerak, Putzuzulon bertan.
- Martxoak 8, astelehena.
- Emakumeen Nazioarteko Eguneko kartel lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketaren irekiera, 18:00etan, Torre Luzean. Hilaren 14ra arte egongo da zabalik, egunero, 18:00etatik 20:00etara. Zarauzko Udalak antolatuta.
- Manifestazioa, 18:30ean, udaletxearen aurretik hasita. Zarauzko Koordinadora Feministak antolatuta.
- The Glorias filma, 19:00etan, Modelon. Udalak antolatuta.
- Martxoak 11, osteguna. En transito dokumentala, 18:30ean, Modelon. Sarrerak, 18:00etatik salgai. Koordinadora Feministak antolatuta.
- Martxoak 12, ostirala. 35 huts antzezlana, 19:00etan, Modelo aretoan. Esti Curielek, Miren Gojenolak eta Aitziber Garmendiak sortu dute lana. Sarrerak: Modeloko txarteldegian edo Kutxabanken online atarian. Udaleko Parekidetasun Sailak eta Berdintasun Kontseiluak antolatuta.
- Martxoak 13, larunbata. Mujeres migradas que sostienen cuidados en Gipuzkoa solasaldia, 17:00etan, Putzuzulo gaztetxean. Hizlariak: Katia Reimberge, Candida Rivas eta Liliam Elizabeth Torres. Koordinadora Feministak antolatuta.
- Martxoak 18, osteguna. No es pais para negras antzezlana, 19:00etan, Modelo aretoan. Sarrerak: Modeloko txarteldegian edo Kutxabanken online atarian. Udaleko Parekidetasun Sailak eta Berdintasun Kontseiluak antolatuta.
- Martxoak 25, osteguna. Zauriak dokumentala, 18:30ean, Modelo aretoan. Sarrerak, 18:00etatik salgai.
- Martxoak 31, asteazkena. Por ser mujer dokumentala, 19:00etan, Modelon. Doan da sarrera. Ikus-entzunezkoaren protagonistetako bat, Julia Leon abeslaria, Modelon izango da eta hitza hartuko du. Udaleko Parekidetasun Sailak eta Berdintasun Kontseiluak antolatuta.

ZESTOA
- Martxoak 6, larunbata. 11:00etan, Alondero aretoan. Hitzaldia: Asistentzia lanak eta emakume langileon zapalkuntza. Itaiak antolatuta.
- Martxoak 8, astelehena. Elkarrekin, denontzat, denongatik! lelo hartuta mobilizazioa, 19:00etan, plazan. Bargaztak talde feministak antolatuta.
- Herria morez janzteko deia. Astelehenean, Martxoaren 8an, Zestoako kaleak morez koloreztatzeko deia ere egin du Bargaztakek, "artilez moreaz telar bat eginez edota etxeetako leihoak eta balkoiak morez jantziz". Telarra egin nahi dutenek gaurtik igandera eskuratu ahal izango dute materiala plazan, feministek zozketarako errifak saltzeko jarriko duten postuan.

ZUMAIA
- Gaur, osteguna. Racismo y feminismo hitzaldia. Hizlaria: Irantzu Varela. 18:30ean,
Oxford aretoan.
- Martxoak 5-21. Frida Kahlo artista eta aktibista erakusketa, Oxford aretoan. Astelehenetik igandera, 18:00etatik 20:00etara bitartean, egongo da erakusketa zabalik. Donostia Kulturak
ekoitzi eta utzitako erakusketa.
- Martxoak 7, igandea. Malen Etxeak abian jarritako Harrera Etxea proiektua ezagutzeko ate irekien jardunaldia. 11:00etatik 14:00etara bitartean, Kofradian.
- Martxoak 8, astelehena. Manifestazioa, 19:00etan, Eusebio Gurrutxaga plazatik hasita. Zumaiako Mugimendu Feministak antolatu du.
- Martxoak 16, asteartea. Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministen liburuaren aurkezpen-eztabaida. Hizlaria: Emagin elkartea. 18:30ean, Oxford aretoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide