Amancay Gaztañaga eta Felix Zubia, GUKA gehigarriko lehen gonbidatuak

Urola Kostako Hitza 2021eko otsailaren 23a

Martxotik aurrera, Urolako Komunikazio Taldeak GUKA gehigarria eskainiko du aldizkari guztietan, eta elkarrizketa edo erreportaje forman, eskualdeko hainbat gai sakonduko dira bertan. Lehen saio honetan, Gaztañagak eta Zubiak pandemia hasi eta gaur egunera arte ezohiko egoera nola bizi izan duten azalduko dute, sentipen eta bizipenetan oinarrituta. Amaia Urbieta UKTko kazetariak gidatu du saioa. 

 
 
Martxoa iristearekin batera, hemen da GUKA gehigarria ere. Hemendik aurrera, Urolako Komunikazio Taldeak 16 orriko gehigarria eskainiko du bere aldizkarietan -Baleike, Karkara, Maxixatzen eta Uztarria-. Elkarrizketa edo erreportaje forman, inguratzen gaituzten gai interesgarriak landuko dira bertan, eta eskualdeko aurpegi ezagunek sakonduko dituzte gaiak. Lehenengo saioan Amancay Gaztañaga eta Felix Zubia dira gonbidatuak, biak ibili dira edo dabiltza oholtzan, baina pandemiak modu guztiz desberdinean eragin die.
 
Gaztañagaren kasuan, aktorea eta abeslaria da, eta pandemiaren ondorioz bere inguruko ekitaldi guztiak bertan behera gelditu dira. Zubiaren kasuan, berriz, guztiz kontrakoa gertatu da. Donostia Ospitaleko Zaintza Intentsiboetako Unitateko zuzendaria da bera, eta egunak joan ahala, lana areagotuz joan zaio. 
 
Lehen saio honetan, Gaztañagak eta Zubiak pandemia hasi eta gaur egunera arte ezohiko egoera nola bizi izan duten azalduko dute, sentipen eta bizipenetan oinarrituta. Amaia Urbieta UKTko kazetariak gidatu du saioa. 
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide