Zientziaz eta emakumeaz, Emakume Zientzialarien Nazioarteko Egunean

Mireia Galarza-Julene Frantzesena 2021eko otsailaren 11

Aitana Lertxundi zarauztarra eta Janire Alkorta azpeitiarra eskualdean dauden dozenaka emakume zientzialaritako bi dira. Otsailaren 11 Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna da, eta horren aitzakian elkarrizketa bana egin die Urolako Komunikazio Taldeak.

Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna da gaur, otsailak 11. Eguna aitzakia hartuta, eskualdeko bi zientzialari elkarrizketatu ditu Urolako Komunikazio Taldeak: Aitana Lertxundi zarauztarra eta Janire Alkorta azpeitiarra.

Lertxundik bioestatistika eta epidemiologia eskolak ematen ditu EHUko Medikuntza Fakultatean, Osasun Publikoko Masterreko eta Doktoregotza programako zuzendaria da, eta Inma proiektua gidatzen du.

Alkortak, berriz, biomedikuntzaren arloan egiten du lan Donostiako Cidetec Nanomedicin ikerketa zentroan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide