Asko dira goizero ibilalditxoa egitera ateratzeko ohitura duten eskualdeko herritarrak. Azkoititik Azpeitira, Azpeititik Zestoara, Getariatik Zarautzera... aukera ugari daude berez. Baina atzotik indarrean diren neurrien ondorioz, herritarrek ezin duten bizileku duten udalerritik atera. Horrek eguneroko ohiturak aldatzea ekarri die bati baino gehiagori.