Herritar ugari mobilizatu da euskal presoen eskubideen alde

Urtzi Oteiza 2021eko urtarrilaren 10a

Sarek egindako deialdiari erantzunez, eskualdean 2.500 herritar inguru mobilizatu zen herrietan egindako kale agerraldietan. Ohiko Bilboko manifestazio erraldoia ezin izan denez egin, herriz herri mobilizatzera deitu dituzte aurten herritarrak, eta Urola Kostan erantzun ona eman diote deialdiari.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide