Iritsi da Errege bezpera, eta udalek eta herrietako eragileek egin dituzte etxeko lanak, gaur Errege Magoen desfilerik gabe ere magia pixka bat ekartzeko umeengana. Pandemiak eragotzi du urteroko desfileak egitea, jende pilaketak saihesteko helburuarekin.
Zumaiara iritsiko dira goizen Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeak. 15:00etatik aurrera, izan ere, seinakako taldeetan hasiko dira herritarrak Errege Magoengana gerturatzen, Aitzuri pilotalekuan. Bideoa ere egingo du Urolako Komunikazio Taldeak, eta hori 19:00etan ikusteko aukera egongo da Baleike.eus atarian.
Getariara ere goiz antzera iritsiko dira Errege Magoak, 16:20an. Taldeka banatuta joango dira haurrak han hiru erregeak ikustera. 4 urte artekoen txanda izango da ordu horretan. Ondoren, 5-8 urte artekoen txanda izango da, 16:50ean. Eta, azkenik, adin horretatik gorakoentzat izango da hitzordua, 17:20etik aurrera. Plazan elkartuko dira talde guztiak Meltxor, Gaspar eta Baltasar agurtzera joateko parrokiara.
Orion, bi bideo prestatu ditu udalak. Aurrena, 13:00etan, Bizarzurik umeen gutunak hartuko ditu herriko pilotalekuan dagoen buzoi handitik, eta hori ikusteko aukera egongo da Karkara.eus eta Orio.eus atarietan. Errege Magoak, berriz, 19:00etan agertuko dira, oraintxe aipatutako bi webguneetan.
Azpeitian, 18:00ak aldera agertuko omen dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar Xoxote aldetik.
Zarautzen, 20:00etan emango du Errege Magoen etorreraren bideoa Erlo telebistak. Zarauzko Udalak eta Schola Cantorumek osatu dute, eta ordubete lehenago, 19:00etan, udalaren webgunean, nahiz udalaren Youtube kanalean eta ETB3 telebista katean emango dute.
Azkoitian, 17:30ean egongo dira Errege Magoak parrokian.