HITZA egunkariaren hurrengo zenbakia, urtarrilaren 7an

Urola Kostako Hitza 2020ko abe. 23a, 11:34

Gaur, abenduak 23, argitaratu du Urola Kostako HITZAk urteko azken zenbakia. Gabonetako oporretan papereko ediziorik ez da egongo, baina informazioa ematen jarraituko dugu webgune honetan egunero, 2020ko azken egunen nahiz 2021eko aurrenekoen berri emateko herritarrei.

Eskualdeko egunkariak gaur argitaratu du 2020 honetako azken zenbakia, 4.580.a, hain zuzen. Gabonetako oporrak pasa ondoren, urtarrilaren 7an argitaratuko da Urola Kostako HITZAren hurrengo zenbakia.

Hala ere, UKTko lantaldeak sarean lanean jarraituko du, egunero eskualdeko informazioa herritarrei helarazten. Albisteak, elkarrizketak, erreportajeak nahiz bideoak ikusteko, jarraitu zure eskualdeko euskarazko hedabidea.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide