Ireki dituzte berriz ere taberna eta jatetxeak bost astez itxita egon ostean

Andoni Elduaien - Onintza Lete Arrieta - Mailo Oiarzabal 2020ko abenduaren 12a

Bost astez itxita egon ondoren, Eusko Jaurlaritzak gaurtik aurrera ateak zabaltzea baimendu die tabernei eta jatetxeei. Barruan edukiera erdira mugatuta, eta terrazetan libre utzita, herrietako establezimenduak prest zeuden gaur goizean bezeroak hartzeko.

Eguraldiak ez du askorik lagundu, eta horregatik, eguneko hainbat momentutan erdi hutsik egon dira terrazak. Hala ere, atzotik gaurrera kaleek oso bestelako itxura hartu dute.

06:00etatik 20:00etara irekitzeko baimena dute ostalaritza guneek, baina 21:00ak arte etxera eramateko janaria establezimenduan bertan ematen jarraitzeko aukera izango dute, eta etxez etxeko banaketa 22:00ak arte egin ahal izango dute. 20:00ak bitartean, terrazak %100ean ireki ahal izango dituzte, baina barrualdeko edukiera erdira murriztu beharko dute. Herritarrek mahaietan eserita kontsumitu beharko dute beti, gehienez sei laguneko taldeetan, eta sekula ez barran.

Eskualdeko herrietako hainbat txokotako irudiak jaso ditu UROLA KOSTAKO HITZA-k ondoko argazki bilduman.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide