Gaurkoan, Zarautzen egin dute protesta eskualdeko beharginek, eta sektorea duin egitea exijitu dute berriz; besteak beste, langile kopurua handitzea eskatu dute, pandemia garaian sektorean azaleratu diren "egiturazko" gabeziei aurre egiteko.
Zarauzko Maria Etxetxiki eguneko zentroko langile batekin, Zumaiako Otezuri egoitzako langile batekin eta Orioko eguneko zentroko langile batekin hitz egiteko aukera izan du gaur UROLA KOSTAKO HITZAk. Elkarrizketa, laster irakurgai urolakostakohitza.eus atarian.