Herriz herri
Aia. 2019an kasu bat eta 2020an ere kasu bat.
Azkoitia. 2020ko urtarrilaren 1etik azaroaren 16ra arte, zortzi kasu.
Azpeitia. 2019an bederatzi kasu eta aurten, momentuz, zazpi kasu.
Getaria. Iaz kasu bat, eta aurten, momentuz, kasurik ez.
Orio. Aurreko azaroaren 25etik gaur arte, hamabi kasu.
Zestoa. 2020an, momentuz, zazpi kasu.
Zarautz. Iaz 37 kasu, eta aurten, momentuz, 31 kasu.
Zumaia. Iaz bost kasu, eta aurten, momentuz, sei.
Zenbaki horien atzean dauden pertsonak gogoan, kasuen inguruan sentsibilizatzeko eta gertaerak salatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte eskualdeko herrietan, gaurko egunaren bueltan.
Egitaraua
Azkoitia
- Gaur, azaroak 25. Ikasle Abertzaleek deituta, elkarretaratzea 11:00etan, Azkoitia BHI patioan. 11:30ean, hitzaldia areto nagusian: Genero problematika hezkuntzan. Sostenipe taldeak deituta, elkarretaratzea 19:00etan plazan.
- Bihar, azaroak 26. Malen Etxea Zaintzaren Esklabo dokumentala, 18:30ean Kultur Etxean. Ondoren, Maitane Subijana egilearekin solasaldia.
Azpeitia
- Gaur, azaroak 25. 10:00etan, Genero problematika hezkuntzan hitzaldia, Ikasle Abertzaleeek antolatuta, gaztetxean. 12:00etan, IAk deituta, elkarretaratzea anbulatorio parean. 18:00etan, Itaiak deituta, mobilizazioa plazan. 19:00etan, Basanderiekek deituta, elkarretaratzea plazan.
Getaria
- Gaur, azaroak 25. 20:00etan, ekitaldia plazan, Mariñak talde feministak deituta.
- Abenduak 2, asteazkena. Pentsio diskriminatzaileak hitzaldia, 19:00etan, Ulpiano etxean.
- Abenduak 10, osteguna. Malen Etxea Zaintzaren Esklabo dokumentalaren emanaldia, 19:00etan, Iturzaetan.
- Abenduak 13, igandea. Erroa eta geroa, emakume baserritarrei buruzko dokumentala, 19:00etan, Iturzaetan.
Errezil
- Gaur, azaroak 25. San Martin eskolan No es no Anne Etxegoien eta Itziar Ituñoren kantua abestuko dute. 19:00etan, elkarretaratzea goiko frontoian.
Orio
- Gaur, azaroak 25. Xaltxerak talde feministak deituta, elkarretaratzea, 19:00etan.
Zarautz
- Gaur, azaroak 25. 16:00etan, Genero problematika hezkuntzan hitzaldia gaztetxean, IAk antolatuta. Koordinadora feministak
deituta, bizikleta martxa, 18:00etan, Emakumeen* Etxetik abiatuta. Ekitaldia Munoan, 18:30ean. 19:00etan, Erradikalak ginen Modelon, udalaren
eskutik. - Etzi, azaroak 27. Samara Velteren hitzaldia komunikabideetan egiten den indarkeriaren trataeraz, 18:30ean, gaztetxean. Ondoren, Egografia errezitaldia.
Zestoa
- Gaur, azaroak 25. Bargaztak talde feministak deituta, elkarretaratzea plazan, 19:00etan.
Zumaia
- Gaur, azaroak 25. 18:30ean elkarretaratzea, Zumaiako mugimendu feministak deituta, Beheko plazan.
- Bihar, azaroak 26. 13:15ean, Genero probletmatika hezkuntzan hitzaldia, IAren eskutik, Zumaienan. 18:00etan,
Euskal demokrazia patriarkala liburua aurkeztuko du Jule Goikoetxeak, Alondegian. - Abenduak 10, osteguna. Zinegoak zikloko Indianara filma, 19:00etan, Aita Marin.