Ostalaritza guneak itxita, baina herritarrak kalean

Julene Frantzesena 2020ko azaroaren 7a

Terrazak eta ostalaritza gune guztiak itxita dira gaur goizetik, Eusko Jaurlaritzak hartutako neurri murriztaileak tarteko. Dena den, herritarrak kalera atera dira goiz eta eguerdi partean, erosketak egitera nahiz paseora.

Terrazak hutsik, tabernak eta jatetxeak itxita. Halaxe argitu du gaur egunak Urola Kostako herrietan; izan ere, gaur sartu dira indarrean Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurri murriztaile berriak. Besteak beste, herritarrentzat itxita dira ostalaritza gune gehienak, baina horietako batzuetan lanean ari ziren gaur eguerdi partean, etxerako janaria prestatuko baitute.

Tabernak nahiz jatetxeak itxita izanagatik herritarrak atera dira kalera, hala nola paseora nahiz erosketak egitera. Eskualdeko herrietako saltokietan jende ugari ibili da goizean zehar; denda batzuen atarietan jende ilarak ere ikus zitezkeen.

Hona hemen Azpeitiko gaur goizeko irudiak:

Hona hemen, berriz, Azkoitiko gaur goiz eta eguerdi parteko irudiak:

Hemen, Oriokoak:

 

 

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide