Ohi baino jende gutxiago ibili da eskualdeko hilerrietan, Santu Guztien egunean

Urola Kostako Hitza 2020ko azaroaren 1a

Osasun krisiak baldintzatutako Santu Guztien eguna izan da aurtengoa. Izan ere, ohi baino askoz jende gutxiago ibili da Urola Kostako hilerrietan familiartekoak eta lagunak bisitatzen. Jendeak fin-fin bete du udalek jende pilaketak saihesteko egindako deia, eta kanposantuetan ibili direnek ere zorrotz bete dituzte erakundeek eskatutako osasun eta segurtasun neurriak. Hilobietan, ordea, lore eta kandela mordoa ikusi ahal izan dira, herritarrek joan diren egunak aprobetxatu baitituzte zeregin horretarako.

Hona hemen eskualdeko hilerrietako argazki bilduma:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide