Alaia Juaristi patinatzaile azpeitiarra, Espainiako txapeldun

Julene Frantzesena 2020ko urriaren 19a

18 urtez azpiko patinatzaileen moldalitatean lortu zuen atzo urrezko domina. Larunbatean, berriz, bigarren egin zuen estilo klasikoko lasterketan. Jacan jokatu zuten Rollereskien Espainiako Txapelketa.

Alaia Juaristi patinatzaile azkoitiarrak Rollerskien Espainiako Txapelketa irabazi du, 18 urtez azpiko patinatzaileen moldalitatean. Asteburuan Jacan (Huesca, Espainia) jokatu dute txapelketa, eta bi modalitatetan lehiatu zen azpeitiarra: zapatuan estilo klasikoan eta patinatzaile modalitatean atzo. Bietan ala bietan lan ona gauzatu zuen Juaristik; izan ere, bi domina eskuratu zituen. Patinatzaile modalitateko proba irabazteaz gain, bigarren egin zuen estilo klasikoko lasterketan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide