Lander Garrorekin solasean, estreinatu berri duen 'Bi urte, lau hilabete eta egun bat' dokumentalaz

Nerea Uranga eta Mireia Galarza 2020ko ira. 21a, 16:14

Lander Garrok estreinatu berri duen 'Bi urte, lau hilabete eta egun bat' dokumentala eman dute asteburuan Azpeitiko Soreasu antzokian. Atzoko emanaldian izan zen Garro, eta solasaldia eskaini zuen Enekoitz Esnaolak gidatuta.

Ekainean estreinatu zuten Lander Garroren 'Bi urte, lau hilabete eta egun bat' dokumentala Donostian. Bertan, 1990eko hamarkadako intsumisio mugimenduko hainbat gizonen esperientziak biltzen ditu. Azpeitian ere larunbatean eskaini zuten dokumentala lehen aldiz, eta atzo Garro berak solasaldia eskaini zuen Enekoitz Esnaola kazetariarekin batera. Gaur ere dokumentala ikusteko aukera izango da Soreasun, 21:00etan hasita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide