Eskualdeko hainbat autobus zerbitzutan ohiko ordutegia izango da gaurtik aurrera

Anartz Izagirre 2020ko irailaren 1a

Lurraldebusen zerbitzuetan hainbat aldaketa izango dira gaurtik aurrera. UK01 Azkoitia-Donostia zerbitzua orduerdiro eskainiko dute astelehenetik ostiralera.

 

Irailean sartzearekin batera, ohiko ordutegia berreskuratu dute lineako autobusek, eta Urola Kostatik igarotzen diren hainbat zerbitzutan ere izango dira aldaketak. UK01 Azkoitia-Donostia zerbitzuan, esaterako, 05:45etik 20:45era —Azkoititik Donostiarako noranzkoa— eta 06:55etik 22:05era —Donostiatik Azkoitirako noranzkoa— bitartean ibiliko da astelehenetik osiralera, eta orduerdiro egongo dira autobusak. Larunbatetan, aldiz, orduro izango da zerbitzua, eta igandean, ia orduro.

UK03 Azkoitia-Zarautz, UK05 Zestoa-Ermua eta UK06 Zumaia-Zumarraga zerbitzuak, berriz, orduro egongo dira astegunetan zehar, eta asteburuetan zerbitzua apur bat murritzagoa izango da hiru linea horietan. Bestalde, UK02 Azkoitia-Tolosa eta UK04 Beizama-Azpeitia zerbitzuetan ere ohiko ordutegiak izango dira gaurtik aurrera. Honako lotura honetan ikus daitezke ordutegiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide