KAE-1 Ligako bigarren postuarekiko aldeak estutzeko esperantza bazuen Getariak, are gehiago larunbatean bigarren egin eta San Pedro laugarren postuan sailkatu eta gero. Atzo, baina, gauzak ez ziren nahi bezala atera. San Pedrok bandera irabazi zuen eta Getaria zazpigarren sailkatu zen. Pedreñak eta San Pedrok alde polita daukate sailkapen nagusian azken bi estropaden faltan.
Estropada berean, Zumaia zortzigarren izan zen eta Orio bederatzigarren. Sailkapen nagusian ere halaxe daude biak.
ETE Ligan asteburu eskasa izan da Zumaiarentzat. Larunbatean laugarren eta atzo bosgarren, Hibaikarekiko zuen abantaila galdu du eta orain bi taldeak berdinduta daude sailkapen nagusiko bigarren postuan –Tolosaldea nagusitu da lehen postuan–, azken asteburuko bi estropaden faltan eta igotzeko kanporaketarako txartel bat jokoan.