Gorakada handia izan dute koronabirus kasuek Azkoitian. Atzo bertan sei kasu positiboren berri eman zuen Osasun Sailak. Azken orduetan egindako PCR probek beste lau kasu zenbatu dituzte herrian. Azpeitian, berriz, beste hiru kasu detektatu ditu Osasun Sailak. Hala, hamahiru dira azken zazpi egunetan Azkoitian atzemandako positiboak, eta zortzi Azpeitian.
Urola Kosta eskualdeko beste herrietan ez da kasurik ezagutu azken orduetan.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoari dagokionez, beste 354 kasu izan dira astelehenetik asteartera bitartean. Ohi bezala, Bizkaian izan dira kasu gehien –223 kasu–. Araban izan dute igoera handia, beste 72 kasu zenbatu dituztelako. Gipuzkoan, berriz, PCR proben arabera beste 53 kasu positibo izan dira. Osasun Sailaren datuen arabera, beste bederatzi kasu positibo ere detektatu dituzte.