Hamalau koronabirus kasu berri atzeman dituzte azken hiru egunetan

Amaia Urbieta Arruti 2020ko abuztuaren 10a

Gaur plazaratu ditu Osakidetzak ostiraletik igandera bitartean topatutako koronabirus kasu berrien datuak. Eskualdean Azkoitian, Azpeitian, Getarian Zarautzen, Zestoan etaZumaian atzeman dituzte positiboak, eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 1.085 koronabirus kasu hauteman dituzte azken hiru egunetan.

Eskualdeko herrietan hamalau koronabirus kasu berri detektatu dituzte ostiralean, larunbatean eta igandean. Osakidetzak gaur plazaratu du asteburuko datuak azaltzen dituen txostena, eta ostiralean, larunbatean eta igandean eskualdeko kutsatutakoen ondoko zenbakiak jaso dituzte bertan: Getarian lau, Azpeitian hiru, Azkoitian, Zarautzen eta Zumaian bina eta Zestoan bat.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 1.085 kasu berri zenbatu dituzte ostiralean, larunbatean eta igandean, eta 16.913 PCR proba egin dituzte guztira. Positibo berri horietatik 168 Araban topatu dituzte, 713 Bizkaian eta 177 Gipuzkoan. Gainontzeko 27ak lurralde horietatik kanpo bizi diren pertsonak dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide