Bezperako datuekin alderatuta, kopuruak ez dira hain kezkagarriak –10 kasu eman ziren eskualdean igandetik astelehenera bitartean–, baina, hala ere, birusak gure artean jarraitzen du. Osasun Sailaren datuen arabera, beste hiru kasu zenbatu dituzte Urola Kostan azken 24 orduetan. Hauetatik bi Zarautzen eman dira, eta bat Getarian. Bezperan kasu bana izan zen Azkoitian zein Azpeitian. Oraingo honetan ez dute kasu berririk atzeman.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoari dagokionez, beste 152 kasu positibo detektatu dituzte azken orduetan. Hauetatik gehiena –123– Bizkaian eman dira, 25 Gipuzkoan eta 14 Araban.