Osasun Sailak emandako datuen arabera, eskualdean zazpi pertsonak eman dute positibo PCR probetan azken orduetan: Zarauzko lau herritarrek, Orioko bik eta Zumaiako batek. Aurreko egunean lau kasu izan ziren eskualdean eta, beraz, gorakada txiki bat egon da.
Gipuzkoan ez da aldaketa handirik egon azken bi egunetan: 38 positibo izan ziren atzo, eta 37, bezperan. Asteartetik asteazkenera egon zen alde handiagoa, 20tik 37ra pasa baitzen positibo kopurua.