Lau positibo berri atzeman dituzte Orion eta Zarautzen

Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2020ko uztailaren 22a

Azken orduetan, lau pertsonak eman dute positibo PCR probetan eskualdean; atzo baina bi gehiagok.

Azken egunetan kezka sortu da, nabarmen gora egin duelako COVID-19arekin kutsatutako lagun kopuruak eskualdean. Dena dela, badirudi joera lasaitu zela asteburuan; izan ere, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako azken datuen arabera, Zarautzen, bai atzo eta bai gaur, bi kasu positibo berri zenbatu dituzte. Dena den, atzo bi baino ez ziren izan Urola Kostan positibo eman zuten lagunak. Gaur, berriz, lau dira: Orion bi atzeman dituzte.

Atzokoaren ia bikoitza, Gipuzkoan

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako datuei erreparatuz gero, 111 kasu berri atzeman dituzte azken orduetan, eta horietatik 37 Gipuzkoakoak direla azaldu du Osakidetzak. Atzo 90 ziren orotara, eta horietatik hogei baino ez Gipuzkoan. Igoera aipagarrienak bi dira: Eibarren 10tik 14ra igo dira kasuak, eta Ordizian 1etik 4ra.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide