Eusko Legebiltzarrerako azken hauteskundeetan bezala, gaurkoan ere Urola Kostan EAJ izan da alderdi bozkatuena. Oraingoan, ordea, indarrak oso parekatuta gelditu da EH Bildurekin, bien arteko aldea txikitu egin delako. Gaur 172 botoren aldea bakarrik egon da, EAJk 14.673 boto eskuratu baititu, eta EH Bilduk 14.501. Duela lau urte, berriz, errazago gailendu zen EAJ, 15.408 botorekin. Ordukoan EH Bilduk 13.473 boto eskuratu zituen. Bien arteko aldea 1.935 botokoa izan zen. Alegia, ordutik EAJk 734 boto galdu ditu, eta EH Bilduk, berriz, 1.028 boto irabazi.
Boto galera handia eduki duena, nabarmen, Elkarrekin Podemos izan da. 1.364 boto eskuratu ditu guztira gaur. Duela lau urte Equo-Berdeekin batera aurkeztu zen, eta orduan 3.628 boto lortu zituen eskualdean. Gaur alderdi horrek lortutako emaitzak gehitzen bazaizkio Elkarrekin Podemosi, bien artean 1.654 boto eskuratu dituzte. Duela lau urteko hauteskundeetako erdia baino gehiago galdu dute, hala.
57.645 herritar zeuden bozkatzera deituak, eta horietatik 34.481 pertsona joan dira hautetsontzietara gaur. Hauek dira Urola Kostan alderdiek lortutako boto kopuruak guztira, eta herriz herrikako emaitzak:
EAJ: 14.673
EH Bildu: 14.501
PSE-EE: 2.165
Elkarrekin Ahal Dugu: 1.364
PP-Cs: 648
Equo-Berdeak: 290
VOX: 231
PACMA: 78
EB-AZ: 66
PUM+J: 17
Recortes Cero: 16
Partido Libertario: 12
UCD: 8
Euskadiko Alderdi Libertarioa: 3
Aulki zuriak: 2
Baliogabeak: 148
Zuriak: 255
Abstentzioa: %40,18
EMAITZAK, HERRIKA: