Normaltasuna Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen lehen orduetan

Juan Luis Romatet 2020ko uztailaren 12a

Goizeko 9:00etan zabaldu dituzte hauteslekuak, eta normaltasuna da nagusi lehen ordu hauetan. Segurtasun neurriak gorde behar izan dituzte botoemaileek hauteslekuetan. Maskara eramateaz gain, gelekin garbitu behar izan dituzte eskuak, eta botoa ematerako orduan ere distantziak gorde behar izan dituzte. Hautesleku ugari ere lekuz aldatu behar izan dituzte segurtasuna dela medio, edo, behintzat, hautestontzi gehiago jarri dituzte jende pilaketak saihesteko.

Botoemaileek 20:00ak arte dute botoa emateko aukera. Une horretan itxiko dituzte hautestontziak, eta kontaketari ekingo diote.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide