Koronabirus kasu positibo berria atzeman dute Aian

Urola Kostako Hitza 2020ko ekainaren 27a

Gipuzkoan COVID-19 birusarekin kutsatutako hiru pertsona zenbatu ditu azken orduetan Eusko Jaurlaritzak, eta beste horrenbeste Araban. Bizkaian ez dute kutsatu berririk atzeman. Ekainaren 22ra arte bildutako datuen arabera, Urola Kosta eskualdean koronabirusa zuten 42 pertsona hil dira.

Azken orduetako datuak plazaratu ditu Eusko Jaurlaritzak COVID-19 birusaz Arabako, Bizkaiako eta Gipuzkoako informazioa kontuan hartuta. Guztira sei kasu berri atzeman dituzte, horietako bat eskualdean, Aian. Herri horretan denera 8 kasu daude zenbaketak hasi zituztenetik. Gipuzkoan hiru kasu berri atzeman dituzte azken orduetan, Bizkaian ez da kasu berririk egon, eta beste hiru kasuak Araban zenbatu dituzte.

Araban orain arte guztira 3.346 PCR kasu positibo zenbatu ditu jaurlaritzak. Gutxiago daude Gipuzkoan: 2.308 PCR kasu. Kopururik altuena, alde handiz, Bizkaian dute (populazio gehien ere han dute), 7.906 kasurekin.

Jaurlaritzak herriz herriko zerrenda osatu du, ekainaren 22ra arte bildutako datuekin. Urola Kostari dagokionez, hauek dira kutsatutako eta hildako pertsona kopuruak:

  • Aia: 7
  • Aizarnazabal: 3
  • Azkoitia: 22 (hildako 1)
  • Azpeitia: 18 (hildako 1)
  • Beizama: daturik ez
  • Errezil: daturik ez
  • Getaria: 9 (3 hildako)
  • Orio: 37 (hildako 1)
  • Zarautz: 209 (23 hildako)
  • Zestoa: 5
  • Zumaia: 54 (6 hildako)
 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide