10.000 biztanletik beherako herrietan ordutegia kenduko du Espainiako Gobernuak

Urola Kostako Hitza 2020ko maiatzaren 17a

Alarma egoera luzatzea iragarri zuen atzo Pedro Sanchez Espainiako presidenteak. Gaur beste neurri bat iragarri du, autonomia erkidegoetako presidenteekin egindako bileran: 10.000 biztanle baino gutxiago duten herriek ez dute ordutegirik izango.

Pedro Sanchez Espainiako presidenteak autonomia erkidegoetako presidenteei gaur goizeko bileran aurreratu dienez, bere gobernuak kendu egingo ditu herritarrei kalera ateratzeko ordutegiak 10.000 biztanletik beherako herrietan. Eguerdian eman du erabakiaren berri, eta horri esker Hego Euskal Herrian 37 herritako herritarrak igaroko dira, beraz, ordutegien menpe ez egotera. Urola Kosta eskualdeko zazpi herritan izango du eragina neurri honek: Orion, Getarian, Aian, Zestoan, Aizarnazabalen, Errezilen eta Beizaman. Beste lau udalerriek, Zarautzek, Azpeitiak, Azkoitiak eta Zumaiak 10.000 biztanle baino gehiago dituzte.

Ordutegi horiek maiatzaren 2an ezarri zituzten, konfinamendutik pixkanaka ateratzeko. Hasiera batean, 5.000 biztanletik beherako herrietan aplikatzen zen, eta orain 10.000tik beherakoetan izango da indarrean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide