Hilabetea bete da eskualdean lehen positiboak atzematen hasi zirenetik

Izaro Altzibar 2020ko apirilaren 19a

UKT Urolako Komunikazio Taldeak gertutik jarraitu du larrialdi egoera, herri bakoitzeko datuak emanez egunez egun.

Hilabete bete da gaur eskualdean koronabirus kasuak atzematen hasi zirenetik. Zarautz eta Zumaia izan dira kutsatu gehien zenbatu dituzten herriak, eta Errezil eta Beizamak gaixo gabe beteko dute hilabetea. UKT Urolako Komunikazio Taldeak –Urola Kostako Hitzak, Baleikek, Erlo Telebistak, Karkarak, Maxixatzenek, Uztarriak eta Zarauzko Hitzak– egunez egun bildu ditu herri bakoitzeko datuak, eta hurbiletik jarraitu du gaitza eskualdean.

Martxoaren 19tik atzora arte pasatutako lau asteen jarraipena da ondorengoa: lehenengo astean 65 gaixo zenbatu ziren eskualdean (Aian bat, Azkoitian, Azpeitian, Getarian eta Orion hiru, Zarautzen 42 eta hamar Zumaian). Bigarren astean 71 kutsatu berri zenbatu ziren (Aian eta Aizarnazabalen bana, Azkoitian bi, Azpeitian eta Zestoan hiru, Orion zazpi, 32 Zarautzen eta 22 Zumaian). Hirugarren astean nabarmen jaitsi zen kutsatu kopurua eskualdean, eta 38 gaixo berri atzeman ziren (Aian eta Aizarnazabalen bat, Azkoitian eta Orion lau, Azpeitian bi, Zarautzen 21, eta 5 Zumaian). Pasa den aste honetako gaixo kopurua izan da hilabeteko baxuena, eta 26 herritar kutsatu dira (Azkoitian eta Orion bi, Zarautzen 13, Zestoan bat, eta Zortzi Zumaian).

Jasotako datu horien arabera, astebetean jasotako kutsatu kopuru altuenetik (71 gaixo berri zenbatu ziren martxoaren 26tik apirilaren 2ra bitartean) azken asteko datuetara (26 gaixo berri), %50ean jaitsi da kutsatu berrien kopurua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide