Gipuzkoako herrien izenak, liburuan jasota

Aitziber Arzallus 2020ko mar. 20a, 10:48

Patxi Salaberriren eta Luis Mari Zalduaren ‘Gipuzkoako herrien izenak. Lekukotasunak eta etimologia’ azterlana paperean eta ­PDF formatuan argitaratu berri du Euskaltzaindiak, eta Interneten kontsultagarri jarri du. 'Zarautz' eta 'Nuarbe'-ren jatorria argitzerik ez dute lortu ikertzaileek.

Patxi Salaberrik eta Luis Mari Zalduak ondutako Gipuzkoako herrien izenak. Lekukotasunak eta etimologia azterlana argitaratu du Euskaltzaindiak, liburuan eta PDF formatuan, eta akademiaren webgunean ere kontsultagarri dago. Azterlanak Gipuzkoako herrien izenak jasotzen ditu, eta baita auzo askorenak eta bestelako populazio gune batzuenak ere. Zehazki, 182 entitate bildu dituzte, 4.500 testigantzaz jantzita —horietarik 700, ahozkoak—. Izen bakoitzak historian erakutsi dituen formak eta duen edo dukeen azalpen etimologikoa dakartza, gainera.

Lan mardula egin dute Salaberrik eta Zalduak, baina aitortu dute asko izan direla buruhausteak eman dizkieten leku izenak, hainbat arrazoirengatik. "Lanari lotu gintzaizkionean bagenekien toponimo guztien barne-muinak bistaratzea zaila eta are ezinezkoa izanen zela, eta hola agitu da", Zalduaren arabera. "Onomastikaren ikerketa oro har, eta toponimiarena bereziki, berezko arazoak dauzkan eta denboraren buruan metodo bereziak garatu dituen jarduera espezializatua da". Zarautz eta Eskoriatzako Mazmela zein Zarimutz esplikakizun gelditu zaizkiela onartu du, "etorkizunerako"; eta Nuarbe-ren etorkia ere ez dutela guztiz garbi ikusi. "Beste ikertzaile batzuek argitu beharko dituzte, ilun beltzean gelditu diren horiek".

Irakurri erreportajea osorik Gipuzkoako Hitzaren webgunean.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide