Jaurlaritzak bertan behera utzi ditu apirilaren 5eko hauteskundeak

Urola Kostako Hitza 2020ko martxoaren 16a

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeentzat data berririk ez dute jarri, gainera, gaur goizean egindako bileran. Iñigo Urkullu Eusko Legebiltzarreko lehendakariak alderdi guztiekin egin du bilera, koronabirusagatik indarrean jarri duten alarma egoerak bultzatuta.

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak bertan behera gelditu dira, eta ez dute data berririk zehaztu. Apirilaren 5ean ziren egitekoak hausteskundeak, baina gaur goizean Legebiltzarreko alderdi guztiekin bilera egin du Iñigo Urkullu lehendakariak, eta ondoren jakinarazi dute erabakia.

Koronabirusaren zabalkundea gelditzeko hainbat neurri hartu dute agintariek azken astean, eta ezarritako alarma egoerak eta osasun larrialdiak asko mugatu du herritarren egunerokoa. Horregatik atzeratuko dituzte bozak, eta egoera normaltasunera itzulitakoan jarriko dute data berria.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide