Txalo zaparradak balkoietan, osasun publikoko langileen lana eskertzeko

Urola Kostako Hitza 2020ko martxoaren 15a

Sare sozialen bidez egindako deialdiari erantzunez, hainbat herritar balkoira irten zen atzo gauean txalo egitera. Ekintza horrekin osasun publikoko langileen lana eskertu nahi izan zen. Eskualdeko hainbat herritan entzun izan ziren txalo zaparradak; Zestoan, adibidez, musika jotzera ere animatu ziren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide