Morez jantzi dira eskualdeko kaleak Emakumeen Nazioarteko Egunean

Urola Kostako Hitza 2020ko martxoaren 8a

Ehunka herritar, zahar eta gazte, atera dira gaur eskualdeko herri askotan kalera, Martxoaren 8a aldarriz betetzeko.

Orioko manifestazioko une bat (Onintza Lete Arrieta)

Herri gehienetan manifestazioak izan dira gaurko antolatutako ekintza nagusiak, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, eta zenbaitetan bazkariak egin dituzte ondoren.

Arratsalderako, manifestazioa zegoen antolatuta Donostian, eta herri askotatik hara joateko aurreikuspena ere eginda zuten. Zestoan, berriz, herrian bertan egin dute manifestazioa, 19:00etan.

Eguerdiko protestak jendetsuak izan dira orohar. Kazeroladek, batukada nahiz dantza saioek eta bestelako ekintzek jantzi dituzte protestak herri batzuetan. Eguerdiko manifestazioen irudiak herriz herri ikusteko, egin klik herrien gainean:

Aizarnazabal

Arroabea

Azkoitia

Azpeitia 

Errezil

Getaria

Orio

Zarautz: Batukada eta dantza saioak nahiz protestak egin dituzte manifestazioan zehar

Zestoa

Zumaia

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide