Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna

Gauerdian hasi dituzte Martxoaren 8ko aldarrikapenak Orion eta Zumaian

Urola Kostako Hitza 2020ko martxoaren 8a

Manifestazio zaratatsuak egin dituzte bi herrietan bart, gauerdia iritsi orduko. Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira atera dira kalera, eta eguerdi partetik aurrera herriz herri hainbat ekitaldi eta protesta izango da eskualdeko herri gehienetan.

Kazuela, txilibitu eta argi-zuziak eskuetan, eta emakumeen eskubideen aldeko aldarriak ahotan, dozenaka lagun atera dira bart Orion eta Zumaian kalera, Emakumeen Nazioarteko Egunari hasiera emateko.

Gaur, Martxoak 8, eskualdeko herri gehienetan egingo dituzte protestak eta bestelako ekitaldiak, berdintasuna eskatzeko.

Hauek dira egitarau guztiak, herriz herri.

Zumaiako protesta zaratatsua:

 
Orioko protesta:
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide