Zestoako Gaztetxeak Bertsio Gaua antolatu du beste urte batez. Apirilaren 25ean, larunbatez, egingo dute aurtengo Bertsio Gaua, eta dagoeneko ireki dute bertan parte hartzeko izen-ematea. Beraz, aurtengo edizioan parte hartu nahi duten musika taldeek edo musikariek mezu bat bidali beharko dute Zestoako Gazte Asanbladaren Twitter edo Instagram kontuetara, edo harremanetan jarri beharko dute gazte asanbladako kideren batekin.