Martxoaren 8aren bueltan, askotariko ekitaldiak antolatu dituzte eskualdean

Urola Kostako Hitza 2020ko martxoaren 4a

Emakumeen Nazioarteko Eguna izango da igandean, eta horren harira, hainbat ekintza antolatu dute Urola Kostako herrietan. Ikusi hemen herriz herriko egitarauak.

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna izango da datorren igandea, eta horren harira, askotariko ekintzak antolatu dituzte eskualdeko herrietan. Hona hemen egitarauak, herriz herri.

AIZARNAZABAL

Martxoak 8, igandea.
-10:30. Emakumeen aldeko martxa. Ibilbidea: Aizarnazabal- Oikia Aizarnazabal. Aizarnazabalgo plazatik abiatuko dira.
-13:00. Elkarretaratzea, udaletxearen aurrean.

AZKOITIA

Gaur, asteazkena.
-18:30. Hitzaldia: Neska kirolariak eta beren bizipenak. Hizlariak: Intza Lizarazu eta Libe Urtzelai. Artxamendi Topalekuan.

Etzi, ostirala.
-11:00. Udaletxe atarian muralak zintzilikatuko dituzte herriko bost ikastetxeetako ikasleek, Hezkidetza Foroan hala erabakita. Floreaga ikastetxeko, Xabier Munibe Ikastolako, Bizilore Eskola Aktiboko, Azkoitia BHI-ko eta Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleek parte hartuko dute.
-Arratsaldean, Artxamendi topalekuko gazteen mural margoketa, Azkoitia BHI zentroaren parean, saihesbide azpiko horman.

Martxoak 7, larunbata.
-17:00. Girlhood, Banda de Chicas filma eskainiko dute, Artxamendi Topalekuan.

Martxoak 8, igandea. Sostenipe talde feministak antolatuta.
-10:00. Juntadizoa eta kafe tertulia.
-12:00. Kazerolada.
-12:30. Elkarretaratzea.
-13:30. Bazkari autogestionatua.
-16:15. Donostiako manifestaziora autobusa, liburutegi aurretik. Izena emateko: Zakela, Etxe Aitz eta Galipan tabernetan edo sostenipe@hotmail.com helbidera idatzita.
-18:00. Manifestazioa Donostian.

Martxoak 9, astelehena.
-18:00. Batukada Feministaren kalejira, Elkargunetik herriko plazara.
-Ondoren, Erniarraitz bertsozale elkarteko emakume bertsolariek bertso saioa eskainiko dute, plazan.

AZPEITIA

Etzi, ostirala. Azpeitiko Ikasle Abertzaleek antolatuta.
-10:00. Ikasleei zuzendutako hausnarketarako tailerra, Baigerako aretoan.
-12:30. Elkarretaratzea, plazan.

Martxoak 7, larunbata. Krisiaren Seme-alabak Sare Sozialistak antolatuta.
-11:00. Antolakuntzan datza iraultza izeneko hitzaldi-tailerra, Gaztetxean.

Martxoak 8, igandea. Basanderiek asanblada feministak antolatuta.
-12:00. Manifestazioa, plazatik abiatuta.
-14:00. Bazkari feminista.
-16:30. Donostiako manifestaziora joateko autobusa anbulatorioaren aurretik.

ERREZIL

Etzi, ostirala.
-San Martin herri eskolan, Emakumeak eta zientzia gaia landuko dute. Skype bidez, zientzialari bati elkarrizketa egingo diote ikasleek.

Martxoak 7, larunbata.
-17:00. Errezilgo etorkizuna hainbat belaunalditako emakumeen begietatik gai hartuta kafe tertulia egingo dute, Borondegin.

Martxoak 8, igandea.
-18:00. Bakean dagoena bakean utzi binakako bakarrizketa saioa izango da, 18:00etan, Borondegin.

Martxoaren 9tik 17ra. Bizitzaz Blai egitasmoaren barruan, Abiadura desegokia leku desegokietan aztergai gaiaz ariko dira, maskulinitate ereduak landuz. Harremanak hezkuntza elkartearekin egingo dituzte saioak, San Martin herri eskolan. Martxoaren 12an (osteguna) istripuen eszenifikazioa egingo dute, 10:30etik 12:15era, Borondegin.

GETARIA

Bihar, osteguna.
-19:00. Mundubiraren ubera. Eta emakumeak? Historiari begirada berriak. Solasaldia: Elkanoren garaiko emakumeak. Hizlaria: Janire Castrillo, EHUko ikerlaria. Aurkezlea: Maitena Salinas, kazetaria. Iturzaeta aretoan, Getariako Udalak eta Elkano Fundazioak antolatuta.

Martxoak 8, igandea.
-19:00. Emakume raketistak. Raketistiak lehen eta orain dokumentalaren emanaldia. Ondoren, solasaldia dokumentalaren egileekin. Iturzaeta aretoan. Sarrera libre.

MARINAK TALDE FEMINISTAREN EGITARAUA:

Martxoak 8, igandea.

-11:30. Kartelgintza feminista Aldamar kalean.

-12:30. Manifestazio zaratatsua plazatik.

-18:00. Manifestazioa Donostian.

Martxoak 12, osteguna.

-19:00. Malen etxea. Zaintzaren esklabo Maitane Subijanaren dokumentala, Gaztetxean.

Martxoak 25, asteazkena.

-19:00. Pentsio diskriminatzaileak mahai ingurua, B. Diez eta Emakume Pentsiodunen Elkartearen eskutik, Ulpiano etxean.

Martxoak 29, igandea.

-12:00. Erroa eta geroa, emakume baserritarrei buruzko dokumentala, Sorginatxurrak taldearen eskutik, San Prudentzioko ermitan. Ondoren, xeixia.

ORIO
Xaltxerak, Orioko Ahalduntze Eskolak, Etxeluze Gaztetxeak eta Orioko Udalak elkarlanean antolatuta.

Martxoak 7, larunbata.
-00:00. Emakumeon* manifestazioa: Kaleak eta gauak gureak dira! lelopean, Etxeluzetik.

Martxoak 8, igandea.
-09:30. Txokolate banaketa, Aritzaga kalean.
-10:00. Zumba feminista, Aritzaga kalean.
-11:30. Eguerdiko manifestaziorako materiala sortzeko elkartuko dira, Ibai-Ondo plazan (euria eginez gero, frontoian).
-13:00. Manifestazio zaratatsua Antolatu indarrak, batu borroka feministara! lelopean, Ibai-Ondo plazatik abiatuta.
-14:30. Emakumeon* bazkari autogestionatua gaztetxean, eta bazkal ondoren, mikro irekia.

Martxoak 13, ostirala.
-22:30. Evaren alabak antzezlana, Kultur Etxean (sarrera 2 euro).

Martxoak 24, asteartea.
-18:30. Irakurketa feminista saioa. Guztiok izan beharko genuke feministak, Chiwamanda Ngozi Adichieren manifestua.

Martxoak 31, asteartea.
-18:30. Hitzaldia: Zaintzaren esklabo, etxeko langileen egoeraz. Hizlaria: Silvia Carrizo (Malenetxearen ordezkaria). Gazteleraz izango da saioa.

Apirilak 4, larunbata.
-15:00. Emakumeak* piraguan, Arraunetxen.

ZESTOA
Bargaztak asanblada feministak antolatuta.

Gaur, asteazkena.
-19:00. Emakumeak euskal dantzan: gezur baten historia hitzaldia, Portale kultur elkartean.

Etzi, ostirala.
-23:00. DJ festa Gaztetxean. Ines, Frances Be eta Elbaren eskutik.

Martxoak 7, larunbata.
-Egun osoan. Lili jauregira bisita gidatuak Andre Madalen omenduz, Zestoako emakumeentzat. Bisita gidatuetara joateko beharrezkoa da aurrez izena ematea Zestoako Turismo Bulegoan.

Martxoak 8, larunbata.
-09:00. Emakumeen mendi irteera, Santa Engraziara.
-12:00. Elkarretaratzea plazan, eta martxa zalapartatsua herrian zehar.
-14:00. Bazkari komunala, plazan.
-Ondoren, emakumeok kantari, film emanaldia eta ekitaldirako dantza ikastaroa.
-19:00. Manifestazioa eta ekitaldia.
*Eguraldi txarra eginez gero, ekintza alternatiboak prestatuko dituzte.

ZESTOA (ARROA BEHEA)

Etzi, ostirala.
-18:00. Denok gara langileak argazki erakusketaren irekiera.
-22:00. Dokumental emanaldia: Arroa Beheko emakumeak kontu kontari, eskola txikian.

Martxoak 7, larunbata.
-17:00. Genero rolak lantzeko tailerra, 5 urtetik gorako haurrentzat eta nerabeentzat, eskola txikian.

Martxoak 8, igandea.
-10:00. Kafe tertulia eta pankarta tailerra, eskola txikian.
-12:30. Kazerolada, plazan.
-14:00. Bazkaria Ederki elkartean. Ondoren, Donostian 18:00etan hasiko den manifestaziora irteera.

Martxoak 27, ostirala.
-22:00. Erradikalak ginen dokumentala, salto gelan.

ZARAUTZ

UDALAREN EGITARAUA:

Martxoaren 2tik 22ra.
-18:00-22:00. Martxoaren 8ko kartel lehiaketara aurkeztutako lan guztien erakusketa, Torre Luzean.

Gaur, asteazkena.
-19:00. Erroa eta geroa: emakume baserritarren ahotsak dokumentalaren emanaldia eta solasaldia, Antoniano aretoan. Hizlariak Ane Gorosabel eta Mirene Begiristain.

Martxoak 7, larunbata.
-10:00. Zuhaitz Egunaren harira, Emakume Zientzialarien Basoa osatuko dute. Zuhaitzak landatuko dituzte Zingira basoan, eta landatzen duten zuhaitz bakoitzari emakume zientzialari baten biografia jarriko diote, horretarako bereziki prestatutako txarteltxo batzuekin.

Martxoak 11, asteazkena.
-19:00. Hitzaldia gaztelaniaz: Arte y mujer. Visibilidad de las artistas vascas, Mari Jose Aranzasti arte historialariaren eskutik. Etxezabalan.

Martxoak 13, ostirala.
-20:30. Erradikalak ginen ikuskizuna, Ane Labaka bertsolariaren eta Beatriz Egizabal umoregile eta aktorearen eskutik. Modelo aretoan izango da. Sarrerak salgai daude Sanz Enean, 6 euroan.

ZARAUZKO KOORDINADORA FEMINISTAREN EGITARAUA:

Etzi, ostirala.
-16:45. Surf ikastaroa Zarauzko Surf Elkartean.
-18:00. Txiletar feministen dantzaren entsegua, Lege Zaharren enparantzan. Horren ondoren, protestarako kazerolada.

Martxoak 8, igandea.
-10:00. Apainketa kolektiboa.
-12:00. Martxa ibiltaria, Lege Zaharren enparantzatik abiatuta
-14:00. Bazkari autogestionatua.
-15:00. Elkarrekin Dantza (Sara de La Cruz) eta dantzaldia, Manuela Ahizpen eskutik, Lege Zaharren enparantzan.

Martxoak 17, asteartea.
-17:00. Migratutako emakumeen mahai ingurua Gaztelekuan.

Martxoak 25, asteazkena.
-19:00. Kontrako eztarritik liburuari buruzko solasaldi literarioa, Uxue Alberdirekin, Garoa liburu dendan.

ZUMAIA
Emakumeon* etxeak, Mugimendu Feministak, Berdintasun Foroak, Malen Etxeak eta Zumaiako Udalak elkarlanean osatu dute egitaraua.

Bihar, osteguna.
-22:00. Zinegoak film laburrak, Aita Marin. Jatorrizko bertsioan izango da proiekzioa, eta euskaraz eta gaztelaniaz izango ditu azpitituluak.

Etzi, ostirala.
-22:00. Erresistentzia arazo fisikoa da antzezlana, Aita Marin.

Martxoak 8, igandea.
-00:00. Kazerolada Saregileen plazan.
-12:30. Manifestazioa, Saregile plazan hasita. Amaieran, Malen Etxea elkarteak Pirámide performancea eta beste hainbat ekintza egingo du.
-14:00. Bazkari feminista.
-18:00. Manifestazioa Donostian.

Martxoak 11, asteazkena.
-18:30. Alu-Ulu antzerki foroa, Aita Marin.

Martxoak 18, asteazkena.
-18:30. Sexualitateak: bizipen transexualei begirada bat hitzaldia, Rina Cabezaren eskutik, Oxforden.

Martxoak 25, asteazkena.
-18:30. La deconstrucción del amor romántico como prevención de la violencia de género hitzaldia, Loredi Salegiren eskutik, Hogarreko erabilera anitzeko gelan. Gaztelaniaz izango da.

Martxoak 31, asteartea.
-18:30. Brecha orgásmica hitzaldia, Paola Damontiren eskutik, Oxford aretoan. Gaztelaniaz izango da.

Apirilak 2, osteguna.
-22:00. Zinegoak: Indianara filma, Aita Marin. Brasilgo portugesez izango da proiekzioa, eta gaztelaniaz eta ingelesez izango ditu azpitituluak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide