Aurten ere Lilatoian HITZA taldearekin parte hartzeko aukera dago

Urola Kostako Hitza 2020ko otsailaren 3a

Martxoaren 1ean egingo da 31. aldiz emakumeen lasterketa Donostiako kaleetan zehar, eta HITZA taldearekin korrika egitera animatzen denak izena otsailaren 21a baino lehen eman beharko du. Parte hartzaile guztiei kamiseta bana emango zaie Lilatoian parte hartzeko.

Lilatoirako taldea osatzen ari da Urola Kostako HITZA beste eskualdeetako Hitzekin batera. Martxoaren 1ean jokatuko da 31. Lilatoia, eta gure taldearekin korrika egitera animatuz gero, izena otsailaren 21a baino lehen eman behar da.

Izena lilatoia@hitza.eus helbidera korreoa bidalita eman behar da. Izen-abizenak eta herria zehaztu behar dira, baita zein neurritako kamiseta nahi den ere. Izan ere, HITZA taldearen kamiseta jasoko du izena ematen duen orok.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide