Lehen datuen arabera, grebak eragin nabarmena izango du bihar Urola Kostan

Onintza Lete Arrieta 2020ko urt. 29a, 13:58

Lan, pentsio eta bizitza duinen alde biharko deitutako greba atxikimendu ugari jasotzen ari da herriz herri. 30 langiletik gorako lantegi asko itxita izango dira bihar, eta zerbitzu askotan gutxieneko zerbitzuak egongo dira; ikastetxeetan eta garraio publikoan, esaterako. Herri batzutan udal zerbitzurik ere ez da egongo.

Biharko, urtarrilak 30, greba orokorrera deitu dute Hego Euskal Herrian. Lan, pentsio eta bizitza duinen alde protesta egitea erabaki dute milaka norbanakok eta ehunka eragile eta erakundek, eta lehen datuen arabera, Urola Kostan ere eragin nabarmena izango du biharko greba egunak.  Hedabide honetako langileek ere bat egin dute grebarekin, eta ondorioz, bihar ez da HITZA egunkaria argitaratuko, eta grebari dagozkion ekitaldiak bakarrik landuko dira atari honetan. Ostiraleko egunkarian, hori bai, protesta egunari buruzko kronika zabala irakurri ahal izango dute gure harpideek.

Eskualdeko lantegi handienetan egin dituzte bozketak greba egin ala ez erabakitzeko, eta ELA eta LAB sindikatuek emandako datuen arabera, baiezkoa gailendu da enpresa askotan. Herri askotan hainbat zerbitzutan ere eragina izango du grebak, batez ere ikastetxeetan (gehienetan gutxieneko zerbitzuak eskainiko dira bihar) eta udal zerbitzuetan (udaletxe, kiroldegi, liburutegi eta halakoetan). Urola Erdiko Mankomunitateko langileek ere, esaterako, bat egin dute grebarekin.

Euskotrenek jakinarazi du, bere aldetik, bihar tren eta autobus zerbitzua ohi baino murritzagoa izango dela, gutxieneko zerbitzua egongo delako martxan.

Alderdiak eta udalak ere ez ditu hotz utzi biharko deialdiak. Urola Kostako EH Bilduk bat egin du biharko greba egunarekin, eta baita Azpeitiko eta Orioko Udalbatzek ere. Getariako Udal Gobernuak ere grebari bere atxikipena erakutsi dio. Zestoan, esaterako, udal langileen %1ooak egin du bat grebarekin eta, beraz, bihar itxita egongo dira udaletxea, kiroldegia, liburutegia eta gainerako udal zerbitzuak.

Azkoitian, berriz, pentsatzekoa da bihar herriko kaleetan pertsiana asko jaitsita geldituko direla, herriko ostalari eta merkatari elkarteek egin dutelako bat grebarekin.

Grebaren alde bozkatu dute ondorengo lantoki, ikastetxe eta zerbitzuetan ere:

Aia:

- Kooperatiba (gutxieneko zerbitzua goizeko lehen orduan, eta goiz erdian itxi egingo dute)
- Lardizabal Eskola
- Zingira Eskola
- Talleres Ondozabal
-Indaux

Aizarnazabal:

- Forjas Iraeta
- OBE Hettich

Azkoitia:

-Kiroldegia
-Abarketatxo
-Artxamendi Topalekua
-Un Blem Ble tabernarien elkarteko kide diren tabernak
-Aizkibel liburutegia (arratsaldean irekiko dute)
-San Jose adinekoen egoitza (gutxieneko zerbitzuak eskainiko dituzte)
-Lidl
-Maxi Eroski
-Sammic
-Gureak Lanean
-Bernardo Ecenarro
-Mecanizados Osatu
-Katea Legaia
-Intza
-Zaher
-Electromontajes Gohita
-Juaristi TS Comercial
-Sidenor
-Ormola
-Talleres Mecanizados
-Murua
-Erlo

Azpeitia:

-Astigarraga
-Glual
-Glual Energy
-Lan Mobel
-Arimar
-Areka
-Talleres Arrieta
-Biele
-Corrugados Lasao
-Juaristi
-Kimu Bat
-Lan Mobel
-Ormola
-Sammic

Getaria:

-Kiroldegia
-Liburutegia
-Iturzaeta ikastetxea
-Indaux
-Brigada zerbitzua

Orio:

-Kiroldegia
- Ikastola
- Zaragueta
- Haur eskola
-Eroski center
- Udaletxeko langileak
-Orio Arraunketa Elkartea
-Orioko Futbol Taldea

Zarautz:

-Arrona Hermanos
-Bombas Itur
-Elesa
-Engranajes Juaristi
-Plasticos Urteta
-Electro Talleres Zarautz
-Orokieta ikastetxea
-Salbatore Mitxelena ikastola
-Antoniano Ikastetxea

Zestoa:

-Udaletxeko zerbitzu guztietan greba: udaletxea, kiroldegia, liburutegia...
-Goizale (Arroa Behea)
-San Juan adinekoen egoitza
-Mekatar
-Logure
-Zestoako Herri Ikastetxea

Zumaia:

-Guascor-Siemens
-Korta SAU
-Mendiaraiz
-Mecatar
-Bombas Azcue
-Bidasoa Inprimategia
-Artadi-Okin
-Herri Eskolako irakasleak
-Herri Eskolako jangelako langileak
-Udaleko lorezainak
-Udaletxeko langileak
-Goialde
-Kiroldegia
-Liburutegia
-Musika Eskola
-Ardantzabideko Eroski

 

 

 

 

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide